Jarduerak

Gure elkartetik, zuzenean edo zeharka, Irungo gizarte eta kultura bizitzan kokatutako hainbat jarduera egiten dira. Haietako batzuk tokiko eremua gaindituta, gure mugetatik kanpo gauzatzen dira.

Aipatzekoa da Merche Recarteren lana, Irun'go Atsegiña Akordeoi Orkestraren zuzendaria eta alma mater delakoarena. Esan behar dugu hark egindako ahaleginak ez direla behar bezala aintzat hartu.

Buruhandien eta Erraldoien konpartsarengatik ezagutzen da Elkartea, txikienek eta zaharrenek behintzat ongi ezagutzen dute jarduera hori. Urte askotako lana behar izan da konpartsa ongi egokitzeko, eta nahiz eta oraindik hobekuntza batzuk egiteke dauden, esan ahal da momentu honetan nahiko itxuroso daudela erraldoi eta buruhandi guztiak.

Elkarteko bazkideak ondo portatzeagatik Ekialdeko Erregeek gonbidapen bat egiten digute, hain zuzen ere Irungo Zaharren Egoitzetako lagunak ikustera joan gaitezen. Orduan hasten da guretzat Errege Magoen Kabalgata. Horixe da Ikus daitezkeen momenturik hunkigarrienetako bat; guretzat, gure lagunen poz-aurpegia ikustea baita egin ahal zaigun oparirik ederrena.

Kaldereroen konpartsa irteten denean, Inauterien aurreko larunbatean iragartzen da Inauterien etorrera. Gure kaleak beren kantuekin eta tresnekin zeharkatzen duen zingaro talde batek osatzen du konpartsa.

Martxoa iritsi baino lehen, Patricio Arabolaza, Pedro Galarza eta Luis Etxebestek "Irun Hiria" Mus Txapelketa prestatuta izaten dute dagoeneko.

Apirilaren azken asteburuan, salbuspenen bat edo beste salbu, gure urtemuga ospatzen dugu. Egiten ditugun ekintzen artean, bazkari bat eskaintzen diegu hirugarren adineko zentruetako lagunei. Momentu hori guztiz hunkigarria da. Nahikoa da gure lagunek egiten dituzten jarduerak ikustea gu biziki pozteko.

Abuztuaren lehenengo larunbatean, Euskal Jira egiten da Irunen, eta gure elkarteak parte hartzen du bertan.

Urtearen amaieran, klasikoak diren horiek egiten ditugu: bazkideentzako loteria-salmenta eta Santo Tomas eguneko txistorra jana.

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.