* Austriako Orkestren Jaialdiko 4. postua - kamara orkestren kategorian (1995).
* Akordeoi Lehiaketa Nazionaleko 1. Saria (1993), Santander.
* Reina Sofia Akordeoi Lehiaketako 1. Saria(1988), Madrid.
* Italiako Castelfidardo Hiriko Nazioarteko Sariko 3. postua (1988).
* Europako Lehiaketako 1. Saria (1982), Bruselan.
Irun'go Atsegiña Akordeoi Orkestra 1979an sortu zen, gaur egungo zuzendaria den Merche Recarteren ekimenez. Orkestra hori eskualdeko zaharrena izateaz gain, Euskadin sortu diren lehenengoetako bat da. Merche Recarteren Musika Eskolako ikaslek eta ikasle-ohiek osatzen dute, eta sortu zenetik, kulturaren aldeko lan garrantzitsua egiten ari da musikaren eta akordeoiaren munduan. Mailarik goreneko musika erakunde gisa, orkestrak hedatzea eta zabaltzea da helburu nagusienetako bat.
Gaur egun, IRUN'GO ATSEGIÑA Akordeoi Orkestrarekin batera, Merche Recartek sortutako beste bi talde daude: Giroa Orkestra eta Goiargi Kamara Orkestra. Lehenengo orkestran umeak txikitatik hasten dira beren lehenengo urratsak ematen musikaren munduan, betiere egunen batean helduen orkestrako partaide izateko asmoarekin. Bestalde, akordeoilari kopuru txiki batek osatzen du Kamara Orkestra. Musika-maila altukoa denez, orkestra hori erakundearen zutabe nagusitzat har liteke, ongi merezitako prestigioa lortu baitu: horrexegatik aipamen bereziak jaso ditu, eta haien artean azpimarratzekoa da 1993an lortu zuen Torrelavegako I. Akordeoi Lehiaketa Nazionaleko Lehen Saria. Behin baino gehiagotan bere presentzia eskatu du ETBk; hori dela-eta hainbat saio grabatu ditu, bere egunean arrakasta handikoak izan zirenak, bai kritikaren aldetik bai publikoaren aldetik. 1989an grabatu zuen lehenengo diskoa. Grabaketa hori bere historiaren gertaera gogoangarrienetako bat izan zen.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.