Errege Magoen Kabalgata

1928an, Erregeen Kabalgata atera zen lehenengo aldiz. Irungo Babesetxeko umeei eta zaharrei opariak eramatea izan zen hasierako helburua.Gaspar Erregearen argazkia Hauek izan ziren Erregeak: Salvador Martiarena, Domingo Midel eta Jorge Segura. Hirurak zaldi ederren gainean atera ziren. Hurrengo urtean, Irungo Udalarekin batera, hiriko kaleak zeharkatu zituen lehengo kalbalgata antolatu zen. Harrezkeroztik, urtez urte, gure elkartea izan da Ekialdeko Errege Magoen etorreraren antolatzailea.

Gure lagunei ematen genizkien opariak arropa, oinetakoak, bizarra kentzekoak, irratiak eta horrelakoak izaten ziren.

Urte batzuk geroago, Irungo Udalak Hiriko Kabalgata Ofiziala antolatzeko eskatu zion gure elkarteari. Nahiz eta konpromisoa onartu, ez genituen alde batera utzi nahi izan babesetxeko gure lagunak, eta urtarrilaren 5eko arratsaldeeko lehen orduan Ospitale-Egoitzara joaten ginen opariak eramatera.Rey Gaspar en el Hospital Asilo Hori egindakoan, hirian zehar ateratzen ginen eskatutako ekintza ofiziala burutu ahal izateko.Errege Magoen argazkia

Antzinean, zaldiz egiten zen ibilbidea, baina kontua da Beren Maiestateek behin baino gehiagotan bukatu zutela lurrean. Hori zela eta, beren gorputz nekatuak kontuan hartuta, desfilea luxuzko gurdi ikusgarrietan egitea erabaki zen.

Gaur egun Ospitale-Egoitza desagertu da, baina Zaharren Etxeetara joaten gara hasierako ideia berberarekin, egun berezi horretan gure zahar maiteei opari batzuk eramateko asmoarekin.

Gure lagunak

Zaharren Udal Egoitza / Maria Inmaculada Egoitza

Bidasoa Zerbitzuak / Gurutze Gorriaren Egoitza

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.