Kaldereroak

Kalderero Hungariarren Konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen, eta 1903ko otsailaren 22an errepikatu zen.Zingaroen artzako argazkiaGeroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen 1923ko Inauterietan, eta urte hauetan ere errepikatu zen: 1927, 1933, 1943 eta 1954an. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da. Kalderero Hungariarren Konpartsak Irungo kaleetan zehar egiten du ibilbidea, betirere urrutiko lur horietako doinuekin.

Hauek osatzen dute kaldereroen taldea: erregina bat, bi dama ederrez lagunduta; ezkongaiak; hartza eta hezlea, musikari banda eta arropa zein apaingarri ikusgarriez eta bitxiez jantzitako gainerako kideak. Emakumezkoek panderetez laguntzen dituzte doinu alaiak, gizonezkoek, berriz, trebetasun handiz jotzen dituzten paderez eta mailuez.

Gure hiria zeharkatzen duten bitartean, eta irundarren gozamenerako, egiten dituzten geldialdietan Hungariatik ekarritako kantuak entzuteko aukera izaten dute bertaratutakoek. San Juan plazan bukatzen da desfilea, eta bertan kantatzen da berriro.Neska zingara baten argazkia Kantuen ondoren, tribuko erreginak, bere bi damen laguntzarekin, hitzaldi bat eskaintzen die Irungo hiritarrei. Hori egindakoan, ezkontza zingaroa egiten da, tribuko buruzagiak zuzendua.

Ezkontza zeremonian ebaketa bana egiten zaie ezkongaiei, ondoren, zapi batez lotzen dira ezkontideak ezkontzaren adierazgarri gisa. Ezkongaiak lotutakoan, taldeko buruzagiak buztinezko kazola bat bota egiten du: modu horretan jakingo du zenbat seme-alaba izango dituzten ezkonberriek. Tradizioak dioenaren arabera, seme-alaben kopurua lurrean dauden kazola-puska adina izango da.

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.