1925ean, José Larruquerten zuzendaritzapean Orfeoia sortu zen, bazkide kopuru txikiarekin. Abesbatza Irungo Teatro Principalean hasi zen jaialdi benefiko batean. Egun hartan, hirurogeita bost orfeoilarik osatu zuten taldea.
Larruquert hil ondoren, Ramón Iglesiasek zuzendaritza hartu eta arrakasta handia lortu zuen. Lortutako sarien artean hauek azpimarra daitezke: Probintziako Abesbatzen Lehiaketan, 1932an Ohorezko Saria lortu zuen, eta 1933an, lehiaketa berean, Lehen Saria aukera libreko obra modalitatean. Abesbatzaren partaide kopurua 110era iritsi zen. Arrakasta itzelak lortu zituen Gipuzkoako eta mugaz bestaldeko hainbat eta hainbat tokitan.
Urte horien ostean, Orfeoia desagertu egin zen. Harrezkeroztik, oso noizean behin azaldu izan da Orfeoia. 1952an, hogeita hamar gizonezkok osatutako abesbatza prestatu zuen Francisco Aldayk. Abenduaren 24ko arratsaldean atera zen gabon kantak eta Olentzeroren kantua abesten kaleetan zehar. 1954an, abesbatzak Donostiako Orfeoi Lehiaketan parte hartu zuen eta lehenengo sariarekin bueltatu zen Irunera. 1971ean, Elkartearen zortzikoteak "Navidades en el Bidasoa" izeneko diskoa grabatu zuen. 1972an, zuzendaria Martin Lecuona izan zenean, berari egokitu zitzaion 50. urtemuga ospatzeko emanaldiak prestatzea.
Azkenean 2002ko Eguberrietan elkartearen zortzikoteak emanaldi bat eman zuen Irungo kaleetan.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.