Euskal-Jira

ZER DA EUSKAL JIRA?

Euskal Jira psikologia euskaldun anitza kanporatzeko modurik adierazgarriena dela esan liteke: jendearen izaera, aldi berean sendoa eta alaia dena; arte folkloriko zabala; eguneroko lan-ohiturak; zaletasun kulturalak eta kirolekoak; gizontasuna eta emetasuna, eta abar. Hori guztia kolorezko eta alaitasunezko marko tipiko batean, gure kalejira alaietan islatzen dena, trikitrixen doinuarekin eta irrintzien ohiartzunarekin batera, txistulariek eta akordeoilariek lagunduta.

Gutxi balitz ere, euskal desfile horretan gurdia klasikoek ere parte hartzen dute. Haietan guztietan, gure historiaren (edo euskal prehistoriaren) motibo aspaldikoenak islatuak geratzen dira. Artisau zaletuen eskuez egindako gurdiak dira. Orduak eta orduak ematen dituzte aukeratutako gaien estudioa egiten. Hori egindakoan, forma ematen diete zirriborroei, eta, azkenik, ezagunak diren baserriak, aspaldiko sagardotegiak, burdinolak, ur-errota tipikoak eta horrelakoak sortzen dituzte hainbat material erabilita (papera, arpillera, igeltsua, haritzak, gaztainondoak, untza, iratzeak...).

EUSKAL JIRAREN HISTORIA

Artxiboetako idazkien arabera, 1928tik egiten da Euskal Jira. Espainiako Gerra Zibilean eta Gerraosteko zenbait urtetan ez zen antolatu. 1951ean eta 1955ean Jostallu Kirol Elkarteak antolatu zuen, eta arrazoia hau izan zen: batel estropada antolatu zen bi urte horietan, Faisaien irlatik oso hurbil dagoen Azken Portuko zuzenean, eta Euskal Jira antolatzea erabaki zuten kirol ikuskizunak osatzeko.

Gaur egun, 1979tik etengabe egiten ari da Euskal Jira, abuztuko lehenengo larunbatean.

PARTITURA

Primitivo Azpiazuk Irungo Euskal Jirarako konposatu zuen Kalejira. Eta Irungo Bandak jotzen du urtero, Euskal Jira desfilean bertan, aurreko postuan.

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.