Gizonezko baserritarra - Emakumezko baserritarra
Alkate jauna - Alkate andrea
Gizonezko beltza - Emakumezko beltza
Gizonezko turkiarra - Emakumezko turkiarra
Gizonezko baserritarra - Emakumezko baserritarra
Gizonezko txinatarra - Emakumezko txinatarra
Gizonezko beltza - Emakumezko beltza
Gizonezko holandarra - Emakumezko holandarra
Garrantzitsua eta herrikoia da Erraldoien eta Buruhandien konpartsa. Roque Fort El Bidasoa astekariko ohiko kronistak adierazi zuen bezala, IRUN'GO ATSEGINA elkarteko Erraldoiak ezagunak ziren Donostian,
hasiera batean Arana jaunarenak (Donostiako zezen plazako enpresarioa) ziren eta. Momentu jakin batean, tamalez ezin izan dugu zehaztu, hiriburu gipuzkoarretik "atzerriratu" egin ziren erraldoiak, alegia Irungo San Migel auzora abiatu ziren. Maria Gal jabeak Irun'go Atsegiña Konpartsari utzi zion jabegoan.
1940ko San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan jende ugarik ikusi ahal izan zuen konpartsa lehendabiziko aldiz. Gainera, horixe izan zen Irungo Jaietan parte hartu zuen lehenengo buruhandi- eta erraldoi-konpartsa.
1965ean, Jose Maria Estagnanek konpondu egin zituen. Geroago, Jose Maria Erauskinek
apaindu egin zituen. Lan hori eskuzabaltasunez egin zuen, eta espresio berriak eta oso lortuak eman zizkien pertsonaiei.
Jakinmin handia dutenentzat esango dugu zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dutela konpartsa. Erraldoiak: emakume-gizon bikoteak (baserritarrak, alkateak, beltzak eta turkiarrak). Buruhandiak: emakume-gizon bikoteak (baserritarrak, txinatarrak, beltzak eta holandarrak). Konpartsa egun jakinetan ateratzen da. Inauterietan, larunbateko umeentzako desfilearen hasieran ateratzen da; elkartearen urtemugaren egunean, larunbatean (apirilaren amaieran); San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, ekainaren 23, 28 eta 29an; eta, amaitzeko, abuztuko lehen larunbatean egiten den Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.