2011 - Bar Aldabe
2010 - Bar Bidasoa
2009 - Tenis
2008 - Peña Barcelonista
2007 - Sdad. Euskal Kirolak
2006 - Bar La Gruta I
2005 - Bar Campos
2004 - Bar La Gruta
2003 - Euskal-Kirolak
2002 - Euskal-Kirolak
Urtero, martxoan eta apirilean, "Irun Hiria" Mus Txapelketa antolatzen dugu.
Martxoaren hasieran, Pedro Galarza, Patri Arabolaza eta Luis Etxebestek dagoeneko "Irun Hiria" Mus Txapelketa prestatuta daukate.
Partidak astelehenetik ostiralera egiten dira (jaiegunetan, ez). 20:00etatik 20:30era izaten da hasteko ordua. Honekin batera, beste arau batzuek osatzen dituzte "Irun Hiria" Mus Txapelketaren Araudia.
Parte hartzen duten bikote guztiei afari bat oparitzen zaie. Momentu ederrak pasatzen ditugu txapelketaren urduritasunik gabe. Postreen garaian trofeoen banaketa egiten zaie sailkatu diren lehenengo bikoteei.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.