1922ko martxoaren 26an, lehen egoitza soziala inauguratu zen Karrika Nagusiko 21. zenbakian.Elkartea sortu zenetik, lokal sozial propioa edukitzea izan zen ideia. Azkenean, 1964an, San Martzial karrikako 9. zenbakiko beheko lokal berriak inauguratu ziren.
Elkartearen helburu nagusietako bat benefizentzia izan zen. Elkartea fundatu zen urte berean hasi zen Irungo Udal Ospitalean eta Zahar-etxean zeudenei laguntza ematen. Beste batzuen artean, San Markos eguneko OPILA eta Errege Magoen opariak ematen zitzaizkien bertan zeudenei.
Elkarteak egindako hainbat jarduera humanitarioren ondorioz, Paue hiriko zilarrezko domina jaso zuen, baita Pirinio Atlantiar Departamentuak eta ASSOCIATION NATIONALES DES DONNEURS DE SANG elkarteak emandako beste domina bat, eta ONGINTZAREN GURUTZEA ere bai. Gaur egun, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ohorezko bazkidea da gure elkartea.
Irungo Udalak Errege Magoen Kabalgata eta Inauteriaren hasierako Kaldereroen Konpartsa urtero antolatzeko eskatu zion gure elkarteari. Gaur egun, elkartea "Irun Hiria" Mus Txapelketaren antolatzailea da.
Bestalde, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa ere antolatzen du, Irungo jai guztietan, bai Inauterietan bai Euskal-Jiran, eta San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan ere bai. Elkarteak musikaren esparruan ere badu zer esanik, Musikaren Irungo Fundazioko Batzordeko partaidea baita.
Aurten gure elkartea XC Urtemuga Apirilaren 25 eta Maiatzaren 1en artean ospatuko dugu, hona hemen jarduereekin:
Datorren martxoaren 30ean "Irun Hiria" LVII. Mus txapelketaren sari banaketa dugu.
TXAPELDUN : BAR LA GRUTA II
Txapelketaren emaitzak egunero jarriko ditugu gure web gunean.
Martxoaren 5ean "Irun Hiria" LVII. Mus Txapelketa hasiko da...
2012ko Otsailaren 28an, arratsaldeko 7:30etan lehen deialdian edo arratsaldeko 8:00etan bigarren deialdian.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.