Baratxuri berrien nahaskia gulekin eta ganbekin

Osagaiak:

600 g gula, 500 g ganba zuritu, 400 g baratxuri samur, 16 arrautza, 4 tipulin, 4 baratxuri-ale eta piper lehortu bat

Prestaketa:

Bol bat prestatu, han osagaiak prestatuta botatzeko.

Tipulinak eta bi baratxuri-ale fin-fin xehatu. Baratxuriak olio berotan egin, eta ganbak bota. Eginda daudenean, xukatu eta bolean jarri.

Tipulinak sueztitu, xukatu eta bolean jarri.

Tipulinak egin dituzun zartagin berean, baratxuri samurrak frikitu. Xukatu eta bolean jarri.

Gulak angulak bezala prestatu, geratzen diren bi baratxuru-aleak eta pipermina xerratan ebakita erabiliz. Eginda daudenean, pipermina kendu, xukatu eta bolean jarri.

Norberaren gustura gozatu. Zartagin batean berotu, olio gutxirekin, edukian bolean jarri, eta bero dagoenean, arrautzak bota, zuringoa egiten utziz. Zuringoa egina dagoenean, guztiari eragin, nahaskia mamitu dadin.

Atzera

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.