Entsalada epela gulekin eta ganbekin

Osagaiak:

400 g gula, 1 kg ganba zuritu, 250 g izokin keztatu, letxuga 1, 2 tipulin, olioa, sagar-ozpina, gatza, baratxuria eta pipermina

Prestaketa:

Letxuga garbitu eta ura kenduta erretilu batean jarri.

Izokinarekin eta julianan ebakitako tipulinarekin estali.

Ganbak baratxuriarekin egin, eta izokinaren gainean bota.

Gulak baratxuriarekin eta piperminarekin egin, eta ganben gainean bota.

Ozpin-olioa prestatu, olioaz, sagar-ozpinaz eta gatzaz, eta guztiaren gainean bota, saltsa gisa.

Atzera

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.