Legatza sagardotan

Osagaiak:

6 legatz-kokote 300 gramoko, 14 koilarakada olio, 2 koilarakada hirin, tipula 1, eskukada 1 perrexil, 6 baratxuri-ale, sagardoa, txirlak, alkatxofak, zainzuriak eta ilarrak

Prestaketa:

Kazola sutan jarri, ondo xehatutako olio, baratxuri, tipula eta perrexilarekin; lehendabizi baratxuria; gero, tipula, eta biguntzen direnean, perrexila bota.

Ondoren, sagardoa bota, eta 5 minutu irakiten utzi. Hirina bota, saltsa loditzeko, eta gero, legatz-kokoteak, gozatuta. 5 minutu irakiten utzi; arrainari buelta eman, gainean jarri txirlak, alkatxofak eta esparragoak eta ilarrak, eta arraina egin arte egosten utzi.

Arrautza gogortuak ere badago botatzerik.

Atzera

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.