Elkartea

Irun'go Atsegiña Ongintza, Aisialdia eta Kultura Elkartea 1922an sortu zen. Elkarteak hasieran zituen helburu nagusienetako bat ongintza izan zen, eta helburu hori gaur egun ere indarrean dago. Zeregin hori zela eta, 1925eko apirilaren 25ean, "Ospitale-Egoitzaren Amabitxia" titulua ofizialki eman zion Irungo Udalak gure elkarteari.

1920an, elkarte bat sortzeko ideia forma hartzen hasi zen, eta 1922ko martxoaren 26an, lehen egoitza soziala inauguratu zen Karrika Nagusiko 21. zenbakian.

Elkartea sortu zenetik, lokal sozial propioa edukitzea izan zen bazkideen ideia. Azkenean, 1964an, San Martzial karrikako 9. zenbakiko beheko lokal berriak inauguratu ziren.

Elkartearen helburu nagusietako bat ongintza izan zen. Elkartea fundatu zen urte berean hasi zen Irungo Ospitale-Egoitzan zeudenei laguntza ematen. Beste laguntza batzuen artean, San Markos eguneko OPILA eta Errege Magoen opariak ematen zitzaizkien.

Elkarteak egindako jarduera humanitarioen ondorioz, Paue hiriko zilarrezko domina jaso zuen, baita Pirinio Atlantiar Departamentuak emandako domina (ASSOCIATION NATIONALE DES DONNEURS DE SANG elkartearen domina) eta ONGINTZAREN GURUTZEA ere. Gaur egun, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ohorezko bazkidea da gure elkartea.

Irungo Udalak Errege Magoen Kabalgata eta Inauteriaren hasierako Kaldereroen Konpartsa urtero antolatzeko eskatu zion elkarteari. Elkartea "Irun Hiria" Mus Txapelketaren antolatzailea da.

Bestalde, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa ere antolatzen du Irungo jai guztietan, bai Inauterietan bai Euskal-Jiran, eta San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan ere bai. Elkarteak musikaren esparruan ere badu zer esanik, Musikaren Irungo Fundazioko Batzordeko partaidea baita.

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.