Gutun bat bazkideentzat

Urtero bezala datorren hilerako jarduerak azaldu nahi dizkizuegu. Hona hemen laburpen txiki bat daukazue:

Gaboneko Loteria: Loteria erosteko epea irekita azaroaren 2tik 30era daukazue (ordutegia astelehenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara astearteetan ezik 19:00etatik 20:00etara) loteria bukatu arte.

Santo Tomas eguna: Abenduaren 21ean arratsaldeko zazpitik aurrera bazkide eta senide guztientzat “TXISTORRA ETA ARDOA” dohanik izango ditugu, beti bezala bukatu arte.

Errege Magoak: Nahi baduzue zuen semeei opariak emago dizkiete Errege Magoek gure lokalean, mesedez pasa zaitezte urtarrilaren 5ean eguerditik aurrera.

Kaldereroak: Kaldereroen Konpartsa gure hirian agertuko da otsailaren 11an. Anima zaitezte parte hartzera.

Atzera

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.