Uztailak 25 eta 26 an Santiago auzo elkartearekin batera, auzo onetako jaietan parte hartuko dugu.
Hendaian ospatzen diren Euskal Jaietan, eta Biriatuko karrozarekin, irtengo da gure fanfarrea Abuztuak hamalauan.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.