Erraldoiak eta Buruhandiak Irungo jaietan

Irungo jaietan ere gure Erraldoiak eta Buruhandiak aterako dira San Juan plazatik.

Ekainaren 23an eta 19:30etan, Alberto Anguera plazatik irtenda Irungo Atsegiñako eta Bisadosako Txarangako Erraldoiak eta Buruhandiak, Txorimaloak Soinu Taldea eta Goizut Gaitariek lagunduta, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kaleetan, Kolon Hiribidean, Foru kalean, Kale Nagusian ibili ondoren San Juan plazan amaituko dute.

Ekainaren 28an eta 19:00etan, Alberto Anguera plazatik irtenda Irungo Atsegiñako eta Bisadosako Txarangako Erraldoiak eta Buruhandiak, Irungo Atseginako fanfarreak eta Txistularien Udal Bandak lagunduta, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kaleetan, Kolon Hiribidean, Foru kalean, Kale Nagusian ibili ondoren San Juan plazan amaituko dute.

Ekainaren 29an, Irungo Atsegiñako Erraldoiak eta Buruhandiekin batera Irungo Udalbatzaren Junkaleko Andre Mariaren Elizara joango dira, Txistularien Udal Banda eta -Irun Hiria- Musika Banda lagunduta.

Atzera

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.

Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.

FANFARRE

Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.

Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.