Aurten gure elkartea XC Urtemuga Apirilaren 25 eta Maiatzaren 1en artean ospatuko dugu, hona hemen jarduereekin:
2012/05/25: Goizean Opilen banaketa gure Irungo Ospitale-Egoitza semebitxiei.
2012/05/26: Bazkaria eta dantzaldia gure semebitxiei.
2012/04/27 19:30etan, gure himnoaren doinuarekin, igoko dugu gure ikurriña.
2012/04/28: 14:30etan elkartearen lokalean bazkaria.
2012/04/30: Junkaleko elizan, 10:30etan, meza bat izango dugu.
Datorren martxoaren 30ean izango da “Irun Hiria” LVII. Mus Txapelketaren afaria eta sari banaketa.
Gure Elkartean gaueko 9etan hasiko da afaria. Sailkapenean 3. eta 10. artean geratu diren bikoteei eskaera bakar bat, mesedez afariko ordua baino goizago etorri, zuen saria aukeratzeko.
Txapeldun: BAR LA GRUTA II
Txapeldunorde: BAR KIOSKO
3.: COLON 21
4.: BAR MONTECARLO
5.: BAR DALTON
6.: BAR LA GRUTA
7.: SDAD. ELIZATXO
8.: ACACIO
9.: BAR ARANTZA
10.: BAR MARIÑO
Gure elkartean ari da jokatzen “Irun Hiria” LVII. Mus Txapelketa, martxoaren 5etatik aurrera.
2012. Txapelketaren emaitzak egunero jarriko ditugu gure web gunean.
Martxoaren 5ean “Irun Hiria” LVII. Mus Txapelketa hasiko da. Partidak astelehenetik ostiralera, 20:00 eta 20:30en artean hasteko, izango dira. Zortzi erregeei eta lau txikoetara jokatuko dira. Lau partida galdu ondoren bikotea ezabatuta geldituko da.
Inskripzioaren epea martxoaren 4an gaueko 10:30etan amaituko da, eta 60,- € bikote bakoitzeko da inskripzioaren kuota, inskripzioak bai Irungo Atsegiña tabernean bai gure idazkaritzan egin ditzakezue.
Zortzi erraldoik eta zortzi buruhandik osatzen dute konpartsa.
Konpartsa egun jakinetan ateratzen da, Inauterietan, San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan, eta Euskal-Jiraren desfilean, baserritar bikote erraldoiak hasiera ematen dio desfileari.
Fanfarrea 14 musikari finkok osatzen dute, eta kopuru hori handitu egiten da zenbait saiotarako.
Instrumentuen arabera, gure fanfarrea honela dago osatuta: 3 tronpeta, tronboi 1, 2 bonbardino, tuba 1, 2 saxo tenor, 3 saxo altu eta 2 perkusio.